1.ariketa
a) www.tuenti.com webgunean sartu naiz eta orrialdea irekitzearekin batera “pop-up” bat azaldu da, bideo bat. Facebook-en, berriz, ez da tuentian bezalako iragarkirik azaldu nik dakidala. “Hotmail”en, jaso ditut “spam” batzuk, hau da, mezu publizitarioak korreo gisa.
b) Egia esan, tuentian beti daude iragarkiak baña orokorrean ez diet arretarik jartzen, oraingoan ere ez naiz ohartu baina beste aldietan pepsiren iragarkia azaldu izan ohi da behin baino gehiagotan. Hotmailen, “spam”aren izena “livestern” edo horrelako zerbait agertu zait.
c) Oraingoz batek ere ez dit atentzioa deitu. Normalean, tuentiko publizitateari ez diot kasurik egiten baina “Hotmail”eko orrialdera sartzean, bertan azalten da orrialde beraren zerbitzu bat “msn hoy” deitzen dena eta bertan informazioa agertzeaz gain, noizbaiten eman diot begiraturen bat orko iragarki bateri.
d) “Banner”ak azaltzen zaizkidanean, normalean berehala kentzen ditut, ez diet garrantziarik ematen, oraingoan ere ez zait bat ere agertu eta agertuko balitzait ere ez nioke kasurik egingo. Inoiz sartu banaiz “banner” batean interesgarria iruditu zaidalako izan da, agian film baten promozioa edo… baña oso oso gutxitan eta beste kasu batzuetan, nahi gabe eman diot.
e) Ukaezina da interneten publizitatea ikaragarri ikusten dela, webgune gehienetan, guztietan ez esateagatik iragarkiak daude. Orokorrean, nahiko erakargarriak izango direla iruditzen zait, horregatik daude hainbeste, askori konturatu gabe eragingo diete nahiz eta niri ez eragin orokorrean, baina hainbeste egoteak zergatik bat du atzean. Ikusi ditudan iragarkien arabera, nahiko erakargarriak direla esango nuke, gehienak gaur egungo gizarteko arazo edo ideiekin daude lotuta; esaterako, askotan iragartzen dute nola kendu pisua denbora oso gutxian, muskuluak egin 4 astetan, famatu baten itxura hartu… iragarki hauek zergati batengatik daude interneten, gizarteko beharrizan bat asetzen dutela pentsatzen dutelako, jendeak esaldi miragarri horiek irakurtzea nahi ditu, beraien arazoak berehala konponduko direlakoan. Orokorrean, interneteko publizitatea jendearentzat erakargarria dela uste dut, baina aipatu ditudan kasuak kontuan hartuta, engainuzko publizitatea dela askotan ere uste dut, nahiz eta guztiak ez izan horrelakoak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario