2.ariketa
1. zatia: gogoeta
Orokorrean, sare sozialetan ibiltzen naizenean, ez diet arretarik jartzen agertzen diren "banner"ei eta normalean ezta iragarkiei ere, iragartzen diren gaiak ez zaizkidalako interesatzen; esaterako, argaldu gorputz liraina lortzeko, bikotea aurkitzeko...normalean hauei guztiei uko egin diet eta egia esanda ez zait aukera interesgarria agertu ere, interesgarria iruditzen zaidanean parte hartuko dut baina oraingoz ez zait suertatu...beraz, esan dezaket ez dudala marketing ekintzetan parte hartu, edo agian bai ni ohartu gabe marketing-a zela.
Sare sozialen abantailarik handiena marketing ikuspuntutik, mota guztietako jende asko dagoela sare hauetan eta ekintzaren bat jarri ezkero, batak besteari pasatzen diola mezua eta horrela kate luze baten bidez jende askok parte hartzeko aukera duela dela esango nuke. Honek ere izango du bere muga, baina oraingoz ez nuke jakingo esaten zein izan daitekeen, izan ere, izugarrizko arrakasta dute sare hauek. Hala ere, moda kontua dela ere esango nuke, gaur egun "tuenti" eta "facebook" direlakoak asko entzuten dira hedabideetan zein eguneroko bizitzan baina nik uste hauen ohiartzuna gutxitzen joango dela eta moda pasatzen denean sare sozialen "boom"a gutxituko dela, hau zan daiteke muga posible bat, baina oraingoz beintzat izugarrizko indarra hartu dute eta luzerako ziango dela pentsatzen dut.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario