domingo, 14 de marzo de 2010

eraginkortasuna saritzen

4.ariketa

Eficacia sariak publizitatearen eraginkortasunaren inguruko jaialdi bat da non iragarki eraginkorrenak saritzen diren. Jaialdi honen berezitasunetako bat zera izan daiteke, agenziek antolatu beharrean iragarleek antolatzen dutela, markarik eraginkorrena saritu eta bide batez iragarleari prestigioa eman. Aipatu bezala, sari hauek ezin hobeak dira iragarle baten marka sektorean bereizteko eta izena ezagunagoa bihurtzeko merkatuan zein kontsumitzaileen artean; gainera, arrakasta hau lortzeak zera esan nahi du, kanpainako inbertsioa ez dela alferrikakoa izan eta gainera proposatutako helburuak lortu direla, hauen artean eraginkorra izatea, beraz, izena fidagarri bihurtzen da eta arrakasta ziurra izango litzateke. Beste arrazoietako bat saria jaso izanak kontsumitzailearengan konfiantza edo fidagarritasuna sor dezakeela izango litzateke; hau da, kontsumitzaileak jakinaren gainean baldin badago iragarle horrek saria jaso duela, agian izango du zer ikusia bere jokabidearekin. Bestalde, iragarleak ez du meritu guztia eramaten, izan ere, agentziek egiten dute lan kreatiboa eta honen araberakoa da publizitate hori eraginkorra izatea, beraz, agentziek ere merituaren zati handi bat zeharka eramaten dutela esan daiteke, sari hauek beraiei ere saritzen dietela esango nuke.

2009.urteko irabazleen zerrenda eta iragarleen inbertsio ranking-a ikusi ostean, zera esango nuke, inbertsio handiek ez dutela eraginkortasuna ziurtatzen. Ikusi besterik ez dago inbertsio ranking-ean, telefonicaren kasua, izugarrizko dirutza inbertitzen du, nahiz eta 2008an baño gutxiago inbertitu 2009an, baña hala eta guztiz ere liderra da ranking-ean eta zerrenda horretako lehenengo bost iragarleetatik esaterako, berak bakarrik irabazi du eficacia saria, gainera zilarrezkoa, ez urrezkoa. Sarien artean ikea dugu 2009an lorturikoa eta honek agian ez du telefonicak beste inbertitu baina sari garrantzitsuagoa irabazi du eraginkorragoa izan delako sektorean. Beraz, nire ustez, hemen kontua ez da inbertsioaren araberakoa baizik eta estrategia eta originaltasuna, inbertsioa eta eraginkortasuna ez dira osagarriak. Ikearen kasua adibide garbia dela iruditzen zait, 2009an bere “bienvenido a la republica independiente de tu casa” kanpainarekin, irabazle suertatu zen; izan ere, azkeneko hiru urtetan izugarri hasi dira ikeako salmentak eta honek zera esan nahi du markaren identifikazioa zuzena izan dela kontsumitzailearekiko eta aldi berean eraginkorra. Gainera, kontsumitzaileen eskaerei men eginez, kanpainaren leloa duen etxe atariko alfonbrak ekoiztu zituzten, berez ez zirenak existitu ere egiten eta hasiera batean 20.000 unitate zirenak, 200.000 bihurtu ziren. Beraz, kasu hau ezagututa ondorioa argia dela esango nuke, ez dakit ikearen inbertsioa zenbaterainokoa izan den baina ez dut uste telefonicaren bezainbestekoa izan denik, baina hala ere, eraginkorra izan dela argi geratu da eta horra hor arrakasta borobila.

No hay comentarios:

Publicar un comentario