viernes, 5 de marzo de 2010

facebook esperimentuaren amaiera

3. ariketa

Facebook-en lagunak egiteko 40 bat eskaera egin nituen eta hoerietatik 22 pertsonek agregatu didate ni ezagutu gabe. Hasiera batean, pare bat lagun ezagunei bidali nizkien eskaerak eta hauek ni onartu ostean, hortik hasi nintzen beraien kontaktuei bidaltzen, niretzako guztiz ezezagunak zirenei eta horrela gehienek onartu didate. Sortu dudan pertsona neska bat izan da, Alicia Montero delakoa, 23 urte eta Bartzelonakoa, profilean bi nesken argazkia jarri dut bakarrik, ez dut inongo taldeetan parterik hartu ezta bestelako argazkirik igo ere.

Egin dudan esperimentuaren arabera, bilatu ditudan lagunak nire lagun ezagunen bidez izan dira, hau da, hauen beste kontaktuei bidalitako eskaerei esker. Hau ikusi ostean, orokorrean ez dela kontuan hartzen ea lagunen bat duten komunean esango nuke, gehienak guztiz ezezaguna nintzelarik onartu naute eta. Beraz, oso erraza da facebook-ean lagunak egitea eta bide batez elkar informazioa pasatzea, promozioak, berriak, bideoak… marketing viral-a egiteko tresna paregabea iruditzen zait, inongo esfortzu berezirik egin gabe erraz hedatzen direlako mezuak. Baina nahiz eta hedapen erraza baliabidetu, zalantza nagusi bat sortzen zait, izango al dute sare sozial hauetan marketing teknikek benetako eraginik hartzailearengan?

Ezin daiteke esan orrialde hauetan agertzen diren iragarkiek ez dutela eraginik, izango dutelako bere neurrian, baina nire ustez eragina ez da sakona, azalekoa baizik. Hau da, sarearen erabiltzaileak begiratuko dio iragarkiari eta klik-atu ere agian baina ez du arretaz aztertuko, iragarkiak sortarazi dion kuriositatea asetu ostean itxi egingo du leihoa. Ondorioz, oso zaila iruditzen zait marketing plangintza bat sare sozial famatu hauen bidez egitea soilik. Egon egongo dira marketing kanpainaren bat facebook-en bidez egiten dena, parte hartze asko dagoelako baina oraingoz ez dut ezagutzen edo ez naiz ohartu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario