lunes, 24 de mayo de 2010

Iragarkien elementuak aztertuz

6.ariketa

Klasean 10 spot ezberdin aztertu ostean, hainbat ezaugarri amankomunean dituztela ikus dezakegu. Alde batetik, ikusi besterik ez dago iragarki gehienak emozionalak direla; izan ere, 10etik 7 emozionalak dira eta gainontzekoak mistoak, hau da, emozionalak eta arrazionalak uztartzen dituztenak. Hemen ikusten da gaur egungo iragarkien joera nagusia jendearen emozioak piztea edo hunkitzea dela, honek bultzatzen baitu bezeroa kontsumitzera.
Beste ezaugarri aipagarri bat umorea dugu, azterturiko iragarki gehienek umorea erabiltzen baitute persuasio gisa. Honen barruan esajerazioa asko erabiltzen da eta umore absurdua ere (Mixtaren kasua, nahiz eta ez izan klasean azterturikoa). Publizitatea umoretsua izateak, hartzailearen memorian lekua hartzen du denboraldi batean eta hau oso garrantzitsua den aspektu bat dela esan dezakegu publizitateren munduan.

Aipatu bezala, iragarki gehienak emozionalak dira, beraz, ez dira batere didaktikoak. Nahiz eta baten bat arrazionala izan (11888 kasua adibidez) ez du garai batean bezala pausuz pausu azaltzen egin beharrekoa. Gainera, arestian esan bezala, iragarkia didaktikoa izatea soberan dago, emozioek hartu badute garrantzia.

Bestalde, esan beharra dago musika iragarkietan ez dela faltatzen, kasu honetan ere azterturiko 10 iragarkiek dute musika. Gainera, ikaskideekin aipatu bezala, gaur egun jingleak asko erabiltzen dira eta hau gogora erraza suertatzen da ikuslearengan, esaterako 11888 iragarkia. Musika iragarkiaren estimulatzaile garrantzitsua dela esan daiteke eta hau ez bada, umorea.
Beste ezaugarri bat ospetsuen erabilera litzateke, ikusi bezala, gaur egun nahiko normala da ospetsuak erabiltzea, aktoreak, kirolariak… Azterturiko spot-etan esaterako, bi ospetsu ikusi ahal izan ditugu; Antonio Banderas eta Paco Leon. Honek dirudienez eragina du produktua kontsumitzeko orduan, izan ere, egungo iragarki askotan azaltzen dira, baliteke moda hutsa izatea, gerora nork daki zerk erakarriko dituen kontsumitzaileak.

Azkenik, over ahotsari dagokionez, bi ezik beste guztiak gizonezkoen ahotsak dira, azterturiko iragarkiez gain, orokorrean ere ikus genezake gizonezkoen ahotsa askoz ere gehiago erabiltzen dela emakumearena baino. Baliteke gizonezkoen ahotsa erakargarriagoa izatea eta aldi berean konbentzigarriagoa.

Beraz, 10 spot hauek aztertu ostean, zera ondorioztatu dezakegu, gaur egungo iragarkiak emozionalak direla arrazionalak baino, aipatu bezala ikuslea emozionalki irabaztea bilatzen baitute. Gainera, umorea ere oso erabilia da iragarkietan eta askotan umore absurdua, honekin bater,a musika asko erabiltzen da eta ahots erabiliena gizonezkoarena dela argi geratu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario