viernes, 28 de mayo de 2010

Publizitatea: entretenimendua edo salmenta tresna?

7.ariketa


1. Gaur egungo publizitatearen saturazioari dagokionez, iragarkien eraginkortasuna jeitsi egin dela esa daiteke. Hau da, saturazio honen ondorioz, jendea gogaitu egiten da hainbeste iragarki ikusteaz eta ez da hauen produktu edo markekin geratzen. Hau ez da batere errentagarria iragarleentzat ezta agentzientzat ere, azken batean, iragarleak asetu behar baititu eta. Saturazio honek hartzailearengan duen ondorio nagusienetako bat, ez dela honen memorian geratzen izan daiteke; horregatik, artikuluak dioen bezala, gaur egun iragarkiak egiteko modu alternatibo bat bilatzen dihardute agentziek saturazioari aurre egiteko.

2. Legeriak dioenez, programaren %10a eskaini behar zaio publizitateari, baina kate nagusiek hau ez dute errespetatzen ez zaielako interesatzen besteak beste. Nahiz eta legea erregulaturik egon, legea bera ere ez da arduratzen telebista kateek betearaztera. Bestalde, telebista kateei dagokienez, hobeto irtetzen zaie legea hautsiz publizitate gehiago sartzea eta zigorra ordaintzea, legea betetzea baino. Izan ere, saturazio honekin lortzen duten dirutza izugarria da eta ez diote arduratzen zigorra zenbatekoa izango den, saturazioari esker jasoko duten ekarpena askoz handiagoa izango delako. Beraz, esan besterik ez dago, saturazio honekin errentagarritasun gehien lortzen dutenak, telebista kateak direla izugarrizkoa dirutza eginez.

3. Saturazioa dela eta, iragarleek ezinbestekoa ikusten dute beraien publizitatea besteengandik bereiztea, horretarako, originaltasuna bilatzen dute eta hau istorioan datza. Artikulu honetan aipatzen den datu interesagarri bat honako hau litzateke; jendearen ustez telebistan publizitatearen saturazioa handia dagoela baina beraiei ez diela molestatzen, are gehiago, gustura ikusten dituztela iragarki batzuk. Fenomeno hau, aurretik aipatutakoaren ondorio garbia dela esan dezakegu, izan ere, gaur egun iragarki askok, marka promozionatzeko orduan, istorio baten bidez kontatzen dute beraiek transmititu nahi dutena. Horrela, ikuslea istorioaren parte bihurtzen dute eta era berean pentsarazi istorio horrek zein lotura izango lukeen produktuarekin.


4. Iragarleek agentziei ematen dien sormenerako aukera zabala ondo dago, originala izan ezkero, entretenitua izan daiteke eta era berean hartzailearen memorian geratzeko errazagoa da. Baina, honek ere izan litzake bere alde txarrak, iragarleak bere publizitatea nabarmentzea nahi du, baina ez honi buruz hitz egitea bakarrik. Ez dugu ahaztu behar publizitatea egitearen arrazoi nagusiena, produktua saltzea dela eta errentagarritasuna lortzea. Beraz, iragarkiaren eraginkortasuna zalantzan geratzen da; hau da, arrakasta izan badu jendearengan, nola neurtu eragin hori? Gelditu al dira produktuarekin?

No hay comentarios:

Publicar un comentario