viernes, 28 de mayo de 2010

Publizitate sexistari begira

9. ariketa

Adidas

Iragarki hau, marka honek atera dituen futbolerako oinetako berriei buruzkoa da. Bertan, futboleko jokalari famatuak agertzen dira lehia,n zein den azkarrena erakusteko. Iragarkian gizonezkoak bakarrik agertzen dira, ez nuke esango guztiz marxista denik, ez baitu emakumea gutxiesten baina nabaria da ez duela kontuan hartzen. Liga profesionalean ez dute emakumeek jokatuko (hau ere ulertezina den gauza bat) baina badaude futboleko emakumezko taldeak eta hauei ere interesatuko die jolasteko bota berriek; beraz, zergatik ez dute emakumeek iragarkian parte hartzen?

Gallo

Iragarki honetan emakume famatu bat agertzen da pastaren inguruan hitz egiten. Normalean, janari kontuetarako emakumeak erabili ohi dituzte baina batez ere sukaldean janaria prestatzen. Kasu honetan, ez nuke iragarkia matxistatzat hartuko, pasta jaten bakarrik agertzen baita eta ez hau sukaldatzen. Huskeria badirudi ere, horrelako produktuetan ezberdintasun nabaria dago, emakumea sukaldatzen ikusi eta gero senar zein umeei zerbitzatzen edo bera bakarrik jaten. Baina hala eta guztiz ere, aitortu beharrekoa da ohikoena dela emakumea erabiltzea janaria iragartzeko.

Apis

Iragarki hau, tomate fritoarena da eta horretarako aukeraturiko ingurugiroa betikoa da, hau da, sukalde batean ama bat bere bi semeekin. Kasu hau, iragarki sexista dela esango nuke, izan ere, garai bateko etxeko andreen iragarkiak ekartzen baitigutelako gogora. Sukaldea eta haurrei jaten ematea amaren gauza dela ematen du oraindik, garai batean hau horrela ulertzen zen baina gaur egun, gauzak aldatu dira etxe askotan eta iragarki honek ez du batere islatzen aldaketa hori. Zergatik ezin da agertu gizon bat sukaldean umeei afaria ematen? Oraindik hain arraroa al da?

Aquarius

Iragarki hau orokorrean ez da sexista, gizonak zein emakume gutxi batzuk agertzen baitira. Baina, esan beharra dago, protagonistak guztiak gizonezkoak direla, emakumeari protagonismo txiki bat ematen diotenean “etxeko andre” batzuna da eta bidaia egiten dituzte ausartak gizonezkoak dira, ez balego munduan emakume eskalerik.

Axe

Axeren gainontzeko iragarki gehienak bezala, hau ere guztiz matxista da, emakumea oherako objektu sexual gisa erakusten dute, ia biluzik. Gainera, gizonak daraman sofatik irtetzen dira eta sofa hau momentu osoan berak darama; beraz, emakumeak bere atzetik dabiltzala ere uler dezakegu. Produktu honek transmititzen duen ideia guztiz matxista da baina zeozergatik du arrakasta marka honek, asko saltzen delako. Beraz, zera esan daiteke, gaur egungo gizonek marka honek duen ahalmenekin sinisten dutela.


Nokia

Iragarki hau ez da marxista, ez du emakumea gutxiesten ez baztertzen. Bain hemen ere, aquariusekin antzera, cotorrean dabiltzanak guztiak gizonak dira, abentura hauei lotzen zaie oraindik eta emakumeak ikusle huts gisa erakusten dute.

La casera

Iragarki honek, estés badirudi ere badu ikutu sexista, baina bere istorio entretenigarri eta dibertigarriak ezkutatu edo egiten duela esan daiteke. Izan ere, edifizioko pisuen barnea erakusten digutenean, hiru etxetan emakumea ageri da etxeko lanak egiten; platoak lehortzen, umeei askaria mahaian jartzen, supermerkatuan erosketa egiten dagoena ere emakumea da…. Beraz, nahiz eta ez izan nabarmenki sexista, badu matxismo puntua.

Metro de Madrid

Iragarki hau polita izateaz gain, ez da batere sexista. Izan ere, bazen garaia ume baten kargu gizon bat ikusteko, iragarkietan orokorrean, familian ez bada, emakumea arduratzen da umeaz eta.

Orange


Iragarki hau ez da batere sexista, alderantziz, gizon zein emakumeak maila berdinean jartzen ditu eta ez du inongo ezberdintasunik egiten. Gainera leloak dioen bezala, “orange, juntos hacemos mas” eta ondo adierazita dago esanahia nire ustez.

Celta

Kasu honetan ere, betikoa da, ama bat bere semearekin erosketak egiten. Oraindik ez dut ikusi aita bat supermerkatu batean esnea edo beste produkturen bat erosten. Honez gain, berez ez dela iragarki sexista bat esango nuke, hau umeei zuzendurik dago esneak dakarren jostailuengatik, baina hala eta guztiz ere esnea saltzea bilatzen da.

11888


Kasu hau ez da iragarki sexista baten kasua, izan ere, ez da emakume eta gizonen arteko nagusitasunik nabaritzen, ezta ezberdintasunik ere. Pixka bat emakumeak pantailan zein pantailatik kanpo duen jokabidea erakusten du. Hau da, oso tipikoa da emakume bat gizona etxetik botatzea ez duelako serio hartzen bera.

Barceló hoteles

Iragarki hau ez da batere sexista, emakume zein gizon agertzen dira guztiak maila berdinean eta kopuru aldetik ere antzera. Gainera, iragarkiaren hasieran arreta deitu didan zerbait, gizona sukaldean sukaldatzen ikustea izan da; hau, oso gutxitan ikusten da, ez esateagatik inoiz ere ez. Rol aldaketa txiki abt ikus daitekeela esandaiteke eta hau aurrerapauso bat litzateke.


Multiopticas

Iragarki honetan jende ezberdina ikus daiteke, helduak, gazteak, umeak, emakumeak zein gizonak… Nire ustez, ez da batere sexista, denak maila berean agertzen dira, dantzan eta abesten, ez da inor bestearengandik gailentzen, taldean ari dira eta.

Movistar

Orain movistarrek atera duen iragarki berria, aitona eta bere biloba oilarraren mozorroarekin basotik zehar joaten diren iragarkiak ez du kutxu sexistarik. Agian, aitonarekin abenturak izateko eta basotik ibiltzeko, mutikoa da biloba, ausardiaren adierazle edo. Baina orokorrean ez da sexista inondik inora.

Shandy cruzcampo

Iragarki honen leloa “are your senses Reddy?” da eta bertan emakumea da protagonista. Zentzumenak sentitzen dituela aditzera ematen digu, plazerra… Shandy, dakigunez ez da zerbeza normala, lima tokea dauka eta ia freskagarri bat dela esan dezakegu, ez da voldam edo gainontzeko zerbezen modukoa. Hau ikusitakoan berehala ohartu naiz, edari hau neskarekin alderatzen dutela, hau suabeagoa denez, bi sexuetatik ere “ahulena” dena hautatu dute, emakumea. Gainontzeko marketan, aldiz, gizonezkoak ageri dira eta over ahotsa ere gizonarena da baina kasu honetan emakumearena. Beraz, ez dakit sexista kontsideratu daitekeen baina argi dago ezberdintasun bat egiten dutela. Gizonaren presentzia benetako zerbezetan, hauen gizontasuna adierazteko erabiltzen dutela esango nuke.
ondorioak

Hamabost iragarki hauek sexistak diren edo ez aztertu ostean, zera esan dezaket, orokorrean nahiz eta gauzak aldatu diren edo aldatzen saiatu diren publizitatearen munduan, oraindik ere sexismo arrasto ugari daudela. Emakundek aipatu dituen hainbat ezaugarrirekin bat natorrela esan beharra dut. Batez ere, etxeko lanak emakumeen lan exklusibotzat agertzen dituztela, emakumea sukaldean esaterako, etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak (la casera), over ahotsa edo aditu baten ahotsa gizonezkoarena denean, gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkiak inolako harremanik izan gabe, axeren kasua...

Nahiz eta gauzak aldatu, oraindik ere aldatzeko asko dagoela esango nuke. Batez ere, emakumeren irudiari dagokionez, askotan bakarrik objektu eder eta sexuala balitz bezala tratatzen da eta gainera produktua edo iragarkiaren testuinguruarekin inongo zerikusirik ez duenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario