viernes, 28 de mayo de 2010

Publizitatearen mugak

8.ariketa

1. Iragarki batentzako salaketa bat jasotzea beti izango da kaltegarria batez ere bere irudia zikintzen duelako. Behin, salaketa bat jaso eta nahiz eta salaketa horrek ez izan inolako funtsik, jendeak hau entzutean, baliteke markarekiko mesfidantza edo beste edozein sentimentu negatibo sortaraztea. Nahiz eta salaketa ez joan aurrera, hartzailearen gogoan beti egongo da izan zuen “polemika”.

2.
Diskriminamzio hau ikuslearen aukerarekin loturik dagoela esan daiteke. Hau da, publizitatearen kasuan, hein handi batean ikusleak ez du aukeratzen publizitatea ikustea, parean jartzen denean ikusten baitugu; telebistan, aldizkarietan, kalean, metroan…. Ez da hartzailearen aukera bat, ondorioz, inpaktu publizitario horrek eragin dezakeena ez dago ikuslearen esku baizik eta publizitatearen esku. Artikuluan aipatzen den kasu baten antzera, motorraren hotsa egiten duen umearen iragarkia ikusi eta beste ume batek berdina egiten saiatu eta ondorioak jasan zituen. Une horretan ume horrek iragarkia ikusi zuen ohartu gabe, ez zen bere aukera bat izan. Zinemaren kasuan ordea, biolentzia eta sexua erabiltzen dute baina kasu honetan, ikuslearen aukera bat da zinemara joatea pelikula hori ikustera eta jakinaren gainean dago horrelako irudiak presentzia ditzakeela. Beraz, alde honetatik begira, logikoa da publizitatearekin zorrotzagoak izatea, baina hala eta guztiz ere, jasotzen diren salaketen ehuneko handiaren arrazoiak ez dira nahiko sendoak.

3. Kasu honetan, tabakoa eta alkoholari buruz hitz egiten du idazleak. Izan ere, tabakoa eta alkohola telebistan iragartzea debekaturik dago baina aldi berean merkatuan daude salgai. Tabakoaren kasuan, telebistan ez da iragartzen gure osasunerako txarra delako baina hainbeste kezkatzen badira gure osasunagatik, zergatik dago salgai? Erantzuna betikoa da, izugarrizko diru-sarrerak ematen dituelako.

4. Aurretik aipaturiko egoerak (iragarleei salaketak…) ekiditzeko asmotan, iragarleek auto erregulatzea erabaki dute. Hau, iragarleentzako izugarrizko abantaila dela esan dezalegu, izan ere, beraiek eginiko lanak (spot-ak…) neurtzean eta erregulatzean, gerora jasan ditzaketen iskanbilak aurreikusten dituzte eta arestian aipaturiko salaketak ere.

5. Nire burua ez nuke protekzionismoaren muturrean jarriko, ezta askatasun osoaren muturrean ere. Nire ustez, iragarle batek ezagutu beharko lituzke publizitatearen muga moralak. Hau da, nik sormen lan bati ez nioke mugarik jarriko, arteak ez baitu mugarik, baina kontuan izan beharko lukete iragarleek, beraien lanak gizarteari zuzendurik daudela eta hainbat gauza errespetatu beharrekoak direla. Bestalde, ondo iruditzen zait hainbat gauza erregulaturik egotea, beti ere pertsonen duintasuna edo oinarrizko eskubideak urratzen baditu. Kasu hauetan, logikoa iruditzen zait neurriak hartzea, izan ere, sormena askea izateak ez du esan nahi dena onartua dagoenik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario